Koplarien izenean, «mila esker bertze urte batez ere zuen etxeko ateak zabaldu eta mahai gaina jan-edanaz prestatu zenutelakoz».
Suspela eta Dornaku auzoko bizilagunek harrera erogarria egin zieten
Urte zahar eguneko euri erauntsia hasi bezala, Beran 30 bat lagunek baserriz-baserri kopla kantari ekin zioten itzuliari. Euripean baina lagun giro ederrean, Suspela eta Dornaku auzoetako bizilagunek harrera erogarria eginez hartu zituzten, Zigardigaraiko ikuiluan eta Balkezeneako sukaldean, Rufina eta Ramonekin ateratako argazkietan ageri denez.
Koplarien izenean, «mila esker bertze urte batez ere zuen etxeko ateak zabaldu eta mahai gaina jan-edanaz prestatu zenutelakoz».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.