Glin-Glan eskatuz eta Diostesalbe kantatuz bukatu dute urtea Beran

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 2a, 11:37

Abenduaren 31ko ohiturak bete dituzte neska-mutikoek eta abesbatzak

Ohiturari eutsiz bukatu dute urtea Beran. Ttikienak Glin-Glan abestuz eta goxokiak, intxaurrak eta frutak eskatuz ibili dira etxez etxe. Abesbatza eta berekin batera ibili zirenak, berriz, Diostesalbe eta Eguberrietako kantuak hedatu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun