Buruztanka Gaztetxearen Eguna ospatuko dute urtarrilaren 5ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 2a, 11:27

Hilaren 3an, berriz, sexualitatearen inguruko tailer-solasaldia antolatu dute 

Lesakako Buruztanka Gaztetxeak Buruztanka Eguna antolatu du urtarrilaren 5ean. Ortzirale arratsaldetik hasita, jolasak, poteoa, afaria eta gaupasa izanen dituzte. Eguna girotzen hasteko, urtarrilaren 3an, asteazken arratsaldeko 6etan ‘Sexualitatea eta gu’ tailer-solasaldia antolatu dute Ander Iribarren sexologoarekin, Bihotzkada Kolektiboaren lokalean.

 

Urtarrilaren 5eko egitarauari dagokionez, ortzirale arratsaldeko 6etan joku poteoa eginen dute, Arranotik hasita. 21:00etan belaunaldi berriari ongi etorria eginen diote eta 21:30ean afaria Arranon. Afalondoan sorpresak ere izanen dituzte eta gauez DJ Bakilla izanen da musika jartzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun