Patxi Vilak hitzaldia eskainiko du abenduaren 30ean Berako Kultur Etxean

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 27a, 06:45

Patxi Vilak Bora txirrindulari taldeko zuzendarietako bat izan da aurten.

Urtebeko bizipenak azalduko ditu txirrindulari ohi eta Bora taldeko zuzendariak larunbatean 18:00etan hasita 

Patxi Vila Berako txirrindulari ohi eta Bora txirrindulari taldeko zuzendaria denboraldiko errepasoa eginez solasaldia eskainiko du abenduaren 30ean, larunbat arratsaldeko 6etan Berako Kultur Etxean, Gure Txokoa elkartearen eskutik.

 

Patxi Vila txirrindulari profesional izandakoa eta aurten Bora taldeko zuzendarietako bat izan da, tartean Peter Sagan eta Rafal Majka txirrindularien prestatzailea, hizlari izanen da Gure Txokoa elkarteak antolatutako solasaldian. Erran bezala, azken denboraldiaren errepasoa eginen du Patxik.

Hitzaldi-solasaldia izanen da, hau da, entzuleek galdetutakoak erantzunen ditu Patxik. Beren kezkak argitzen saiatuko da, beti ere, bere esperientzian oinarrituta, noski.

Hitzaldia elebitan izanen da, hau da, euskaraz eta gazteleraz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun