Ostatuek eta jatetxeek ohi bezala funtzionatuko dute, eta gainera, otordu bereziak programatu dira Gabon Gauerako, Eguberri Egunerako, Urtezahar Gauerako, Urteberri Egunerako eta Errege Magoen egunerako.
Parkeak urtarrilaren 7an itxiko ditu ateak martxoaren arte, baina denbora tarte horretan guztian egin ahal izanen dira erreserbak hurrengo denboraldirako.