Manex Landa lesakarrak irabazi du Nafarroako Gobernuak langile autonomoei emandako sarietako bat

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 22a, 10:47

Nafarroako Gobernuak emandako sariak jaso dituzten langile autonomoak. Manu Aierdi presidente ordearen ondoan ageri da Manex Landa Mendiberri lesakarra.

Desgaitasuna duten pertsonen enpresa esperientzia onenaren saria jaso du, Orkin bitxigintza tailerrean egindako lanarengatik

Lehen aldiz, autonomo gisara lan egiten duten pertsonak saritu nahi izan ditu aurten Nafarroako Gobernuak. Bakoitzak bere arloan, hamasei lagunek jaso dute profesional onenen saria, Manu Ayerdi, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako presidente ordearen eskutik. Lesakako Manex Landa Mendiberrik irabazi du sarietako bat. Zehazki, desgaitasuna duten pertsonen enpresa esperientzia onenaren saria jaso du Manex Landak, Orkin bitxigintza tailerrean egiten duen lanarengatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun