EAEko ikasketa espediente onenarengatik saritu dute Patxi Castillo beratarra

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 22a, 09:33

Patxi Castillo sariduna, Irungo Plaiaundi institutuko irakasle eta Oiartzungo Transnatur enpresako ordezkari batekin.

Goi mailako garraio zikloari dagokion atalean

Euskal Autonomia Erkidego osoko ikasketa espediente onenak saritu berri ditu Kutxa Fundazioak eta Goi Mailako garraio zikloari dagokion atalean, Patxi Castillo Beratarra saritu du. Kutxa fundazioak aurtengoan Irungo Plaiaundi institutua aukeratu du saria banatzeko eta bertan, Institutuak Patxi Castilloren lana saritu nahi izan du, bere nota eta espedientearengatik.

 

Gaur egun Oiartzunen dagoen Transnatur enpresan ari da lanean Patxi Castillo eta sari emaileek, Patxik bertan erakutsitako konpromezua, iraunkortasuna, garapena eta fideltasuna nabarmendu dituzte saria ematerako unean. Sari banaketa astelehenean egin zen Donostiako Miramongo parke teknologikoan.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun