Hainbat musikari gonbidatu dituzte eta Pepito Yanciren bizitzaren pasarte batzuk ere grabatu dituzte sketch moduan eta proiektatuko dituzte. Antzezpen ttiki bat ere eginen dute.
Emanaldiaren gidoia Andoni Egaña bertsolariak prestatu du eta musika konponketak Xabier Zabalak. Talde eta musikari gonbidatuen artean Golden Apple Quartet (talde honek famatu zuen bere garaian Pepito Yancik Los Xey taldearekin abesten zuen ‘Buen menu’ kantua), Iñaki Dieguez, Lesakako Soinulariak, dantzariak, Antxon Gisasola, Inma San Sebastian eta Dani Conde daude.
Kontzertua baino lehen, abenduaren 9tik 30era, Pepito Yanciren inguruko erakusketa ikusgai dago Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko komentuan.