Berako Labiaga ikastolako DBH1eko ikasleak Frantziako Olorongo Ikasleekin elkartrukean ari dira

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 21a, 10:51
Labiaga ikastolako ikasleak Olorongoekin batera Frantziako hiri horretan.

Kultura ezberdinak ezagutarazi eta zabaltzea helburu duen proiektu Europearrean barruan egindako elkartrukean parte hartu dute Berako Labiaga Ikastolako ikasle eta irakasleek. Frantziako Akitaniako Olorongo zein Bortzirietako ohitura eta tradizioak ezagutzen, ikasten eta partekatzen dabiltza ikasturte guzti honetan zehar, teknologia berriak eta Internet erabilita. Aste honetan ordea, ikasitako guztia beraien azaletik bizi eta ezagutzeko aukera izan dute. 

 

Astelehenean Olorongoak Labiaga Ikastolara etorri ziren. Ikastolako ikasleek eta familiek hainbat ekintza prestatu zituzten beraientzat: Euskal gastronomia dastatzera eman, elkarte bat zer den erakutsi, Olentzeroa nola egin eta ospatzen dugun azaldu, herri kirol txapelketatxo batean parte hartu, Bera eta Lesakako gune erranguratsuen nondik norakoa jakin, Euskal musika, kanta eta dantzez gozatu.....

Asteazkenean denak elkarrekin Oloronera joan dira, eta orain berriz ere hemen daude, beraien ohiturak lehenengo pertsonan ezagutzen eta bizitzen, lagun berriak egiten eta familia berri batekin elkarbizitzen. Ortziralean etxera bueltatuko dira, gure maletak zein garunak ezagutzaz eta laguntasunez ongi beteta dituztela, esperientzia bikain baten ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun