Kontzertu zinematografikoa eskainiko dute abenduaren 22an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 21a, 10:20

San Martin elizako organoa nahiko hondatua dago eta hori zaharberritzeko lanean hasi da lagun talde bat.

Ortzirale arratsaldeko 6etan hasita San Martin elizan, organoa zaharberritzea helburu

Lesakako abesbatzak eta bertze zenbait abeslari eta musikari ezagunek kontzertu zinematografikoa eskainiko dute abenduaren 22an, ortzirale arratsaldeko 6etan Lesakako San Martin elizan. Elizako organoa zaharberritzea helburu duen lagun talde batek antolatu du emanaldia eta sarrera doan izanen da, baina nahi duten entzuleek borondatea utz dezakete organoaren zaharberritzean laguntzeko.

 

Lesakako abesbatzaz gainera, Loreto Aramendi organojolea, Asier Rodriguez perkusiojolea, Jon Lizaso tronpajolea, Iratxe Etxarte soinujolea, Inmaculada Aranburu bibolinjolea eta Ana Salaberria sopranoak parte hartuko dute emanaldian eta zinemaren historiako soinu-banda ezagunak aditzeko aukera eskainiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun