28 urteko ibilbidearen ondotik, abenduaren 16an eman zuen hondarreko kontzertua jendez gainezka ageri zen herriko elizan
Aurtengo Eguberrietako kontzertua azkenekoa izan da Igantziko Abesbatzarentzat. 1989ko irailean hartu zuen Isabel Lacarrek abesbatzaren lekukoa, Juan Bautista Irazoki erretorea Leitzara joan zenean. 28 urte joan dira, beraz, Igantzin lanean hasi zenetik. Orain, alde batera eta bertzera ezin ailegatuz, bertako abesbatzarekin daukan harremana gelditzea erabaki du. Hortaz, larunbateko emanaldia berezia izan da, dudarik gabe. Noizbait abesbatzan kantatzen aritu diren lagun guziak gonbidatuak zituen abesbatzak eta kontzertu hondarrean denak elkarrekin kanta bat eskaini zuten. Aitzinetik, meza kantatu zuen Abesbatzak eta dozena bat kanta kontzertuan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.