Berako Gure Txokoa dantza taldean izen-ematea irekita dago

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 19a, 09:43

Aurten, berrikuntza gisa, 18 urtetik goitikoen talde bat osatu nahi dute

Azken eguna abenduaren 23an, larunbatean, izanen da

Berako Gure Txokoa Dantza Taldean izen-ematea zabaldu dute, eta abenduaren 23ra bitarte, eta GureTxokoaDantza blogean sartuz apunta daiteke. 2018an 6 urte edo gehiago beteko dituen edonork eman dezake izena eta dohainik da. Alabaina, Gure Txokoa Dantza Taldeko partaide izateko, Gure Txokoa Elkarteko bazkide izan beharra dago. Horretarako, asteazkenetan 19:00ak aldera elkartera joan edota guretxokoaelkartea@gmail.com helbidera idatziz bazkidetza nola egin galde daiteke.

 

Aurten, berrikuntza gisa, helduen dantza talde bat sortu nahi dute, 18 urtetiko goitikoei zuzendurikoa. Astean behin elkartuta, euskal dantzak berreskuratzeko, oroitarazteko, ikasteko, ezagutzeko edo sortzeko aukera izanen dute parte-hartzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun