Carlos Nuñez musikari ezagunak kontzertu bikaina eskaini du Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 19a, 07:03
Carlos Nuñez musikari ezagunak eta bere taldeak emanaldi bikaina eskaini zuten igande arratsaldean Etxalarko elizan. Taldeko kide den Itsaso Elizagoien trikitilari etxalartarrak bihotzez eskertu zituen Carlos eta taldea, baita jaialdia posible egin zuten laguntzaile guztiak ere, horrelako jaialdi bat Etxalarren egitea posible egiteagatik. Herriko musikariek ere parte hartu zuten emanaldian eta eliza entzulez gainezka ageri zen. Argazkiak: Ibon Errazu Uria

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun