Gizonezkoetan, Beti Gaztek tiraldi guztiak irabaziz lortu du txapela janztea. Podiumeak, Bizkaiko Sokarri eta Lapurdiko Ezpeletako Ñapurrak izan ditu lagun. Laugarren postua Baigorrik eskuratu du, bosgarrena Berriozarrek eta seigarrena Kaskalluetak.
Emakumezkoetan, Badaiotz izan da txapeldun, Ibarra A bigarren, Txantrea hirugarren, Ibarra B laugarren, Beti Gazte bosgarren eta Berriozar seigarren.