Sariei dagokienez, 3. eta 4. Mailako ikasleak biltzen zituen A mailan, lehenbiziko saria Ana Odriozola Goizuetak eskuratu du Iker eta Pintto idazlanarekin, bigarrena Naiara Aranguren Zalduak Kamelelo harroputza ipuinarekin eta hirugarrena Jone Salgado Solok, Paco eta Jon ipuinarekin.
B mailan, (5. eta 6. mailak) lehen saria Maitane Erkizia Arburuak eskuratu zuen, Ezin naiz kexatu ipuinarekin; bigarren saria Kattalin Txoperena Lacar-ek eskuratu zuen Zerri perfektoa idazlanarekin eta hirugarrena Lorea Bertiz Aranburuk, Untxia eta neska idazlanarekin.
Neska-mutikoek liburu batzuk jaso zituzten sari bezala. Horretaz gainera, bertze liburu batzuk ere zozketatu zituzten abenduaren 15ean Beti Gazte elkartearen egoitzan egindako sari banaketan izan ziren lehiaketako partehartzaileen artean.
Sari banaketaren aitzinetik, Amaia Elizagoien ipuin kontalariak eta Irati Celestino kitarra-joleak osatutako Zirrikituen jostunek taldeak zenbait ipuin kontatu zituzten.