Ttikienentzat eta helduentzat futbol ekintzak antolatu dituzte Eguberrietan Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 14a, 10:44

Ane Bergara eta Lorea Sarobe beratarrak izanen dira monitoreak.

Ane Bergara eta Lorea Sarobe beratarren eskutik

Ane Bergara eta Lorea Sarobe beratarren eskutik, Eguberrietan zenbait futbol ekintza antolatu behar dituzte Beran, Baietz Futbolen goiburupean. 

 

5 eta 7 urteko umeentzat Txikifut izanen da abenduaren 26tik 29ra goizeko 11etatik 12:30era Berako kiroldegian.

8 eta 12 urteko gaztetxoentzat, kanpusa antolatuko dute goizeko 10etatik 13:00etara, bi txandetan; abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 65era.

Helduagoentzat, 50 urtetik goitikoentzat, Oinez Futbolean ekintza antolatu dute abenduaren 22 eta 29an (ortziralak), 18:00etatik 19:00etara Berako kiroldegian.

 

Izen emateak

8-12 urte arteko neska-mutikoentzako kanpusen izen ematea abenduaren 16ra bitarte egin daiteke, baietzfutbolean@gmail.com helbidean. Txandako 60 euro ordaindu beharko da.

Txikifut ekintzan izen emateko abenduaren 18ra arte eman daiteke izena (baietzfutbolean@gmail.com) (txanda 35 euro).

Oinez futbolean ekintzan parte hartzeko partaideko 3 euro ordaindu behar dute ortzirale arratsalde horietan agertzen direnek. Abisatzen ahal diete monitoreei etorriko direla edo interesatuak daudela, baina abenduaren 22 edo 29an agertuta nahikoa da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun