Keinu-Leihoak Antzerki Zikloaren baitan azken bi emanaldiak eskainiko dituzte asteburuan Lesakan

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 13a, 07:28
'Morbus Operandi' antzezlana eskainiko du Bibote Gorriak antzerki taldeak ortziralean Arranon.

Ortziralean Arranon Bibote Gorriak taldearen ‘Morbus Operandi’ eta larunbatean Harriondoan, Abarka antzerki taldearen ‘Besaulkiak’

Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak, Udalaren eta Arrano elkartearen laguntzaz antolatutako Keinu-Leihoak XIII. antzerki jardunaldietako lehen emanaldia eskaini zuen ortziralean Huts Teatroak Harriondoan. Asteburu honetan izanen dira azken bi emanaldiak.

 

Abenduaren 15ean, ortziralean 22:00etan, Arranon, Morbus Operandi antzezlana eskainiko dute, Bibote Gorriak taldearen eskutik. Galder Perezen testua eta zuzendaritza. Ane Zabala eta  Aiora Sedano jokoan. Sarrera doan izanen da.

Abenduaren 16an, larunbatean 20:00etan, Harriondoan, Besaulkiak, Markina-Xemeingo Abarka Antzerki Taldearen lana izanen da ikusgai. Gotzon Barandiaranen testua eta Ander Lipusen zuzendaritza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun