Parte hartu nahi duenak aitzinetik eman beharko du izena: info@katubi.eus helbidera idatzita edo www.katubi.eus/bideoikastaroa atarian sartuta. Toki kopurua mugatua da. 60 euro ordaindu beharko dira eta prezioaren barne, kafea eta infusioa sartu dituzte.
Bi eguneko ikastaroa da Katubik antolatu duena eta alde teknikoa eta artistikoa lantzeko aukera izanen da, modu praktikoan materiala ezagutuz.
Urtarrilak 20, larunbata
10:00etan aurkezpena eta sarrera: bidaia-bideoak eta materiala ezagutu.
11:30ean kafea.
Ondotik, norbere kameren aukerak ikasi, teknika ikusgarriak modu errazean ezagutuz.
16:00etan irudiaren garrantzia, argia, kamera mugimenduak.
17:30ean soinuaren garrantzia: ahotsa, efektuak, musika.
Urtarrilak 21, igandea
10:00etan bideoa muntatzea.
11:30ean kafea.
Ondotik, bidaia, istorioa: irten baino lehenago eta bueltan.
16:00etan proiektua: ikasitakoa praktikatzeko ordua, taldeka herrian barna.