Sarrera guztiak salduta daude Etxalarren Carlos Nuñezen igandeko kontzerturako

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 12a, 12:41

Carlos Nuñez gaitajole ezaguna eta Itsaso Elizagoien etxalartarra, kontzertu batean.

Igande arratsaldeko 7:30ean hasiko da Andre Maria elizan 

Azaroaren bukaeran hasia dute urte bukaerako bira Carlos Nuñez musikari ezagunak eta  bere taldeak (tartean Itsaso Elizagoien herritarra) eta abenduaren 30era arte hainbat kon­tzertu eskainiko dituzte. Etxalarkoa berezia izanen da, hainbat gonbidatu izanen baitira. Carlosek beti garrantzia eman nahi izan die ins­trumentu tradizionalak jotzen dituzten talentudun artista gazteei. Ho­rrela egin zuen orain dela bi urte Itsaso Elizagoienekin. 

 

Gaur egun berarekin dabil hainbat eszenatoki garrantzi­tsutan parte hartuz. Aben­duaren 17an ere Etxalarrera gogo han­dia­rekin etorriko da taldea, he­rriko hainbat musikari gazteei eszenatokira igotzeko gonbita eginez. Hala nola, trikitilari, dantzari eta ber­tze hainbat musikari gonbidatu ere izanen dira oholtza gainean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun