Egitasmo horrekin, Adacen erakundeak kalte zerebralak pairatzen dituzten aunitzen bizi-kalitatea hobetzeko egiten duen lana goraipatu nahi izan dute. Izan ere, Lolo Carrilloren hitzetan, “Adacenek profesionaltasun eta maitasunez kalte zerebralak pairatzen dituzten hainbat lagunen eta beren familien bizi kalitatea hobetzeko eta gizarteratzeko lan handia egiten du. Areago, berrikuntzak eta teknologia berriak bere egin eta goi mailako zerbitzuak eskaintzen ditu, beren gaitasunak garatzeko”. Era berean, elkarteari laguntzeko, parkeko dendan Adaceneko erabiltzaileek eginiko ispilu, botila-irekigailu eta imanak salgai paratu dituzte.