Bortzirietako eskuz binakako XVII. Pilota txapelketako finalak abenduaren 9an jokatu dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 11a, 10:33

Txapelketan parte hartu duten pilotari gehienak, sari banaketaren ondotik.

Sei kategoriatan aritu dira aurten 

Bortzirietako eskuz binakako XVII. Pilota txapelketaren finalak abenduaren 9an jokatu dituzte Beran. Hasiera batean Etxalarren jokatzekoak zituzten, baina eguraldiarengatik Eztegara pilotalekuaren babesa bilatu dute. 

 

Hauek izan dira emaitzak:

Ttikiak

Ander Etxegarai eta Oinatz Mariezkurrena (Arantza), 9 – Markel Irazoki eta Julene Danboriena (Etxalar), 18

Umeak B

Aingeru Etxegarai eta Oier Llucia (Bera), 18 – Iñigo Ugalde eta Markel Korta (Bera), 17

Umeak A

Xanet Apezetxea (Goizueta) eta Ander Pagola (Bera), 18 – Aimar Otxandorena eta Unax Bereau (Lesaka), 12

Kimuak

Ekai Madariaga eta Oihan Iturria (Arantza), 13 – Lander Lasaga (Etxalar) eta Beñat Bertiz (Hendaia), 18

Haurrak B

Mattin Altxu eta Lande Etxenike (Igantzi), 18 – Madariaga anaiak (Arantza), 9

Haurrak A

Jon Pagola eta Andde Maritorena (Bera), 18 – Unai Llucia (Bera) eta Aritz Etxebeste (Irun), 7

Txapelketan parte hartu duten pilotari guztiek oroigarria jaso zuten eta txapelak eta garaikurrak banatzeko, Ander Errandonea eta Iñigo Martinez Berako pilotariak izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun