Eskola orduetan euskararen lanketa egiteaz gainera, arratsaldean besta giroan murgilduko dira ttiki eta handiak. Izan ere, eskolako sarrerako aterpean, hotzari aurre hartzeko eta gorputzak berotzeko txokolate beroa eta gaztainak izanen dituzte. Taloak nahiago dituenak, jateko ez ezik, egiten ikasteko aukera ere izanen du. Azkenik, ospakizuna kantuan bukatzeko euskaraokea izanen dute. Bien bitartean, 16:00etatik 18:00etara, pinak salgai izanen dira. Guraso Elkarteak bestan parte hartzeko gonbidapena luzatu du.