Haurraren Eguna ospatuko dute abenduaren 10ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 8a, 12:14

Igande goizean jokuetan aritzeko aukera izanen dute Harriondoako atarian.

Igande goizean haur-ludoteka eta jokuak izanen dira Harriondoako atarian eta arratsaldean merendua eta Potxin eta Patxin pailazoak plazan

Lesakako Irain eskola eta Tantirumairu ikastolako guraso elkarteek Haurraren Eguna antolatu dute abenduaren 10ean, Udalaren laguntzaz. Igande goizean, 11:00etatik 13:00etara haur-ludoteka, puzgarriak, zezen mekanikoa eta aurpegien margoketa izanen dituzte Harriondoa atarian. Arratsaldez, 16:30ean berendua eta 17:00etan Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia izanen dituzte Plaza Zaharrean. Eguraldi euritsua eginen balu, jarduera guztiak frontoian eginen lirateke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun