erran.eus

Keinu-Leihoak Antzerki Zikloaren baitan hiru emanaldi antolatu dituzte Lesakan

  Kultura  Bortziriak  Lesaka

Ortzirale honetan, Huts Teatroaren eskutik Hozkailua antzezlana ikusgai izanen da Harriondoan

Lesakako Mairu Antzerki Tailerrak, Udalaren eta Arrano elkartearen laguntzaz, 2017ko Keinu-Leihoak antzerki jardunaldietarako egitarau zabala prestatu du. Hamahirugarren edizio honetan hiru emanaldi antolatu dituzte, abenduaren 8 eta 16an Harriondoan eta abenduaren 15ean Arranon.

Keinu-Leihoak Antzerki Zikloaren baitan hiru emanaldi antolatu dituzte Lesakan
Ander Lipus eta Patricia Urrutia ariko dira antzezle lanetan ortziraleko 'Hozkailua' antzezlanean. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Abenduaren 8an, ortziralean 20:00etan, Harriondoan, Hozkailua antzezlana,Huts Teatroaren eskutik. Unai Iturriagaren testua eta Manex Fuchen zuzendaritzapean, Ander Lipus eta Patricia Urrutia ariko dira antzezle lanetan. 5 euro ordainduko da sarrera.

Abenduaren 15ean, ortziralean 22:00etan, Arranon, Morbus Operandi antzezlana, Bibote Gorriak taldearen eskutik. Galder Perezen testua eta zuzendaritza. Ane Zabala eta  Aiora Sedano jokoan. Sarrera doan izanen da.

Abenduaren 16an, larunbatean 20:00etan, Harriondoan, Besaulkiak, Markina-Xemeingo Abarka Antzerki Taldearen lana izanen da ikusgai. Gotzon Barandiaranen testua eta Ander Lipusen zuzendaritza.

2017/12/08 20:00

Harriondoa Kultur Etxea | Lesaka

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa