Emakumezkoak 260 kiloko kategorian ari dira eta hamar taldea ari dira lehian: lesakarrekin batera, Badaiotz, Txantrea B, Ibarra A eta Antsoain ari ziren A multzoan eta igandean Ibarran hirugarren izan ziren lesakarrak. Lehen jardunaldian bezala, Ibarra A eta Badaiotz lehen postuan berdinduak gelditu ziren (4,5 puntu), Beti Gaztek 3 puntu eskuratu zituen (bi talde horien kontra galdu eta gainerakoei irabazita), Txantrea Bk 2 eta Antsoainek bakarra. B multzoan Txantrea A nagusitu zen (5 puntu), Ibarra B (4 puntu), Berriozar (2,5 puntu), Bizindar ( 2,5 puntu) eta Ustaritzen (puntu 1) aitzinetik.
Honela, Badaiotz arabarrak, Ibarra A eta Ibarra B gipuzkoarrak eta Beti Gazte, Txantrea A eta Berriozar nafarrak izanen dira Kortezubiko finalean
Gizonezkoetan hamalau talde ari ziren lehian 300 kilokoan: Beti Gazterekin batera, Berriozar A, Ibarra A, Txantrea, Getxo, Baigorri eta Sokarri A ari ziren beraien multzoan. Lesakarrek Baigorrirekin berdindu, baina bertze tiraldi guztiak irabazi zituzten Ibarran igandean (6,5 puntu). Baigorrik ere 6,5 puntu lortu zituen. Sokarri (5 puntu), Ibarra A (4 puntu), Berriozar A (3 puntu) Txantrea (1,5 puntu), eta Getxo (1,5 puntu) sailkatu ziren ondotik. B multzoan Ñapurrak nagusitu zen (7 puntu), Kaskallueta bigarren (6 puntu), Berriozar B (5 puntu), Murueta (4 puntu), Antsoain (3 puntu), Ibara B (2 puntu) eta Ustaritz (puntu 1)
Honenbertzez, Beti Gazteko lesakarrekin batera, Berriozar B eta Kaskallueta nafarrak, Baigorri eta Ñapurrak lapurtarrak eta Sokarri bizkaitarra izanen dira abenduaen 17an Kortezubin jokatuko den finalean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!