Toti Martinez de Lezea 1949an Gasteizen jaio zen idazlea da, euskaraz zein gazteleraz idatzi izan duena. Helduendako ez ezik, gazte eta haur literatura egin izan du, eta zenbait lanetan, euskal mitologia hartu du oinarri. Mitologiak Irrisarrin duen presentzia aintzat hartuz, erran daiteke horixe dela idazlea eta parkea harilkatzen dituena. Izan ere, Baxi izeneko basajauna da parkeko maskota; bidaxketan barrena, euskal mitologiako hainbat pertsonaia ezagutzeko aukera eskaintzen dute; pertsonaiok ezagutzeko liburua sortu dute...
Bide batez, Toti Martinez de Lezeak Ikaztegiako, duela bi urte egin zuten ikatzaren museoko, enbor batean bere arrastoa utzi du, aitzinetik Iñaki Perurenak, Xabier Euzkitzek eta Xabier Agotek egin zuten moduan.
Txondorra piztearekin batera, hainbat ekitaldi kultural eta ludiko abiatu dira IrriSarrib. Horietarik, Olentzeroren etorrera da nagusitzen dena. Aurten ere, abenduaren 16an eta 17an Irisarrin izanen da, ttikienen gutunak biltzen.