Nerabezaroari buruzko guraso eskola antolatu dute Arantzan abenduaren 14rako

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 9a, 11:00

Gurasoez gain, Toki-Ona ins­titu­tuko eta Arantzako eskolako orien­­tatzaileak, Lesakako Osasun Etxe­ko pedia­triako erizaina eta Bortzi­rie­tako Gizarte Zerbitzuko hezitzaileak bilduko dira.

Heldu den abenduaren 14an, gazte­txoen nerabezaroa hizpide izanen dute Arantzan, herriko Guraso Elkarteak, eskolak eta Bor­tzirietako Gizarte Zer­b­i­tzuen Mankomunitateak antolatu duten Guraso Eskolan.
Saioa 16:00etatik 17:30­era eginen dute Baskulan, eta gurasoez gain, Toki-Ona ins­titu­tuko eta Arantzako eskolako orien­­tatzaileak, Lesakako Osasun Etxe­ko pedia­triako erizainak eta Bortzi­rie­tako Gizarte Zerbitzuko hezitzaileak bilduko dira.
Nerabezaroaren garaiak gurasoengan sor­tzen dituen kezkak, eta fase honek alaba-semeetan dakartzan aldaketen aitzinean presta­tzeko azal­penak partekatuko dituzte.
Guraso Eskolara joan­ nahi duenak 948 635036 telefonora deituz edo ssb@lesaka.eus e-postara idatziz eman dezake izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun