Maite Bidarteren ‘Karta astrala’ film laburra proiektatuko dute abenduaren 4an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 4a, 11:30

Maite Bidarterekin filmaz solas egiteko aukera izanen da.

Astelehen arratsaldeko 7etan Bihotzkada Kolektiboaren lokalean egilearekin solasaldia ere izanen da 

Abendua Buruztanka Gaztetxean programazioaren barrenean Maite Bidarte lesakarraren eta Koldo Garciaren Karta astrala film laburra proiektatuko dute abenduaren 4an, astelehen arratsaldeko 7etan Bihotzkada kolektiboaren Taupadak lokalean. Maite Bidarterekin solasaldia ere izanen da.

 

Sinopsia

Ordu erdiko filmaren sinopsia hauxe da: Okurrentzia batetik abiatuta grabatu zuten Karta astrala: nire egun eta toki berean jaiotako pertsonak, nire bizitza eskarmentu beretsua izan ote du? Maitek krisi bat izan du. Zer hobeto, gertatu zaiona ulertzeko, krisi bera bizi izan duenarekin hitz egitea baino? Karta astralen arabera, Maiteren leku berean une bertsuan jaio zenak antzeko zikloak bizi izan ditu eta nortasun berdintsua du gainera. Haren bila abiatuko da Maite, erantzunen premian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun