Bortzirietako Binakako XVII. Pilota Txapelketako finalak Etxalarren jokatuko dituzte abenduaren 9an

Ttipi-Ttapa 2017ko abe. 6a, 10:00

Joan den urteko edizioan aritu ziren pilotariak, finalen egunean.

Sei kategoriatan banatuta, guztira 25 bikotek parte hartu dute txapelketan

Bortzirietako Binakako XVII. Pilota Txapelketa bere hondarrera ailegatzen ari da. Guztira 25 bikote aritu dira txapelketan, eta horietako hamabik lortu dute abenduaren 9an jokatu den finalerako txartela. Finalak Etxalarren eginen dituzte, 10:00etan hasita, eta eguraldi txarra bada, berriz, Beran.

Adinaren eta kategoriaren arabera banatuta, sei partida jokatuko dituzte. Ttikien mailan, Ander Etxegarai eta Oinatz Mariezkurrena aranztarrak Markel Irazoki eta Julene Danborinea etxalartarren kontra ariko dira.

Umeen B mailan, Berako bi bikote ariko dira elkarren kontra: Aingeru Etxegarai eta Oier Llucia batetik eta Iñigo Ugalde eta Markel Korta bertzetik. Umeen A kategorian, berriz, Xanet Apezetxea goizuetarrak Ander Pagola beratarra izanen du bikotekide, eta Aimar Otxandorena eta Unax Bereau lesakarren aurka ariko dira.

Kimuen mailan, Ekai Madariaga eta Oihan Iturria aranztarrak Etxalarko Lander Lasaga eta Hendaiako Beñat Bertizen aurka ariko dira.

Haurren B mailan, Martin Altxu eta Lander Etxenike igantziarrek Oskitz eta Suharri Madariaga aranztarrak izanen dituzte aurkari. Haurren A kategorian, azkenik, Jon Pagola eta Andde Maritorena beratarrak Unai Llucia beratarraren eta Aritz Etxebeste irundarraren aurka ariko dira.

Finalaren egunean, txapelketan parte hartu duten pilotari guztiei oroigarria banatuko diete. Horrez gain, antolatzaileek iragarri dute trofeoak banatzaeaz Ander Errandonea eta Iñigo Martinez Berako pilotari profesionalak eta Jokin Altuna lau t’erdiko txapelduna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun