150 lagun bildu ditu Sareuskaren Mintzodromoak Lesakan

Ttipi-Ttapa 2017ko abenduaren 1a

Sareuskak antolatutako ekimena Harriondoa Kultur Etxeko komentuan burutu da

Sareuskak laugarren aldiz antolatutako Mintzodromoa abenduaren 1ean egin da Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Bidasoaz bi aldetako 150 bat lagun bildu dira (tartean Bera, Etxalar, Arantza eta Hondarribiako alkateak, musikariak, bertsolariak…), proposatutako gaien inguruan (euskalkia eta euskara batua, turismoa, etorkinak…) lauko taldetan solastera. Ondotik, hamaiketako goxoa izan dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun