Oian Canabal igantziarrak brontzezko domina lortu du Munduko 22 urtez beheitiko trinkete txapelketan

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 30a, 12:27

Oian Canabal igantziarra pilota astintzen.

Eskuz binaka aritu da azaroaren 20tik 25era Buenos Airesen (Argentina)

Oberena taldean ari den Oian Canabal igantziarraj brontzezko domina lortu du azaroaren 20tik 25era Buenos Airesen (Argentina) jokatu den Munduko 22 urtez beheitiko trinkete txapelketan. Canabal eskuz binaka aritu zen, Esteribar­ko Luis Sanchezekin bikote eginez. 

 

Espainiako ordezkaritza eskuz binakako txapelketa honetan Txarutako David Albiasu eta Esteribarko Koldo Gilekin batera osatu zuten Canabal eta Sanchezek.

Lehen fasean Mexikoko Abimael eta Gonzalezen kontra galdu zuten Canabal eta Sanchezek (15-9 eta 15-10) eta Gil eta Albiasuk irabazi egin zieten Uruguaiko Larralde eta Dogliori (15-0 eta 15-3). Hauek finalerdia galdu egin zuten Frantziako Alkasena eta Larralderen kontra (15-14 eta 15-11). Brontzerako lehian, Canabal eta Sanchezek Kubako Barcelán eta Linares-i irabazi zieten (15-9 eta 15-3).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun