Pio Baroja idazlearen 'La Caja de Música'ren ipuina Pilar Ruizen ahotsera ekarriz eta Samuel Máynezek Iñaki Etxeparerendako eginidako 21 doinuekin uztartuz, hitzordua izanen da abenduaren 2an, 11:30ean.
Samuel Máynez Vidalen biolontxelo-jotzaileak Iñaki Etxeparerentzat eginiko 21 doinuek Pio Barojaren 'La Caja de Música' ipuinari misterioa eskaintzen diote. Musikagile mexikarrak horrek Iñaki Etxeparerentzat eginiko 21 lan motz horiek, Johann Sebastian Bachen lanak dituzte oinarri.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.