Pirinioetako usazaleen bazkaria abenduaren 2an eginen dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 29a, 14:40

Duela hamar urte ere Etxalarren egin zuten bilkura herriko eta Iparraldeko bertze zortzi usategietako usazaleek.

Bederatzi sarezko usategien bilkura eginen dute larunbatean eta urteko sariak banatuko dituzte

Pirineoetako sareetako usazale guztien urteroko bazkaria ospatuko da abenduaren 2an eta aurtengoan Etxalartarrei egokitu zaie bazkari hori antolatzea, beraz ez da girorik faltako egun horretan herrian.

 

Pirinioetako bederatzi sarezko usategien harrapaketen ranking-ari dagokionez, aurten Etxalar bigarren postuan gelditu da eta gehien harrapatu duen usategia eta txapela haundia eramango duena berriz, Napal izan da 1.163 uso harrapatuta. Bigarren Etxalar 1.102 usorekin, hirugarrena Lanne, 790ekin, laugarrena Oskix, 720rekin, bortzga­rrena Lantabat 401ekin, Lekunberri 286rekin, Sara 225rekin, Aldude 145ekin eta boneta ttikia Behorlegirentzat, 99 usorekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun