Komunikazio eraginkorrari buruzko solasaldia eskainiko dute azaroaren 30ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 28a, 14:54

Irain eskolako Guraso Elkarteak antolatuta, Herrikoa elkartearen eskutik

Lesakako Irain eskolako Guraso Elkarteak Komunikazio eraginkorra solasaldia antolatu du azaroaren 30ean, ortzegunean 16:30etik 18:00etara, eskolako gurasoentzat, Herrikoa Federazioaren eskutik. Haurtzaindegi zerbitzua izanen da Haur Hezkun­tzako 1. eta 2. mailakoentzat. 

 

Bertze aldetik, Bortzirietako IV. kontziliazio itun mankomunatua sinatu berri du Irain Guraso Elkarteak eta berdintasunaren inguruko sentsibilizazio kanpaina martxan jarriko dute aurten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun