Santa Zezilia eguna kalejiran ospatu dute Berako musikariek

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 27a, 15:20

Berako Abesbatza, adinekoen abesbatza eta musika banda ibili ziren ortzirale arratsean Altzate karrikan 

Azaroaren 22an Santa Zezilia eguna ospatu zen, musikarien eguna eta aitzaki horrekin, Berako abesbatza, adinekoen abesbatza eta musika bada Altzate karrikan barna ibili ziren azaroaren 24an, ortzirale arratsean, pintxo-potearekin batera. Ondotik, Xugan afaldu zuten.

Bertze aldetik, ohiturari eutsiz, Queimadaren Kofradiako urteko ospakizunean parte hartuko du Berako Abesbatzak abenduko lehen igandean. 24. edizioa dute kofradiakoek eta guztietan parte hartu du abesbatzak.  Abenduaren 3an, 12:30ean Donostiako udaletxean abestuko dute, kofradiako kide berrien izendapenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun