Emakumezkoak 260 kiloko kategorian ari dira eta hamar taldea ari dira lehian: lesakarrekin batera, Badaiotz, Txantrea B, Ibarra A eta Antsoain ari dira A multzoan eta larunbatean Berriozarren hirugarren izan ziren lesakarrak. Ibarra A eta Badaiotz lehen postuan berdinduak gelditu ziren (4,5 puntu), Beti Gaztek 3 puntu eskuratu zituen, Txantrea Bk 2 eta Antsoainek bakarra. B multzoan Txantrea A nagusitu zen (5 puntu), Berriozar (4 puntu), Ibarra B (3 puntu), Bizindar ( 2 puntu) eta Ustaritzen (puntu 1) aitzinetik.
Txantrea A, Ibarra B, Bizindar, Ustaritz eta Berriozar B multzoan.
Gizonezkoetan hamalau talde ari dira lehian 300 kilokoan: Beti Gazterekin batera, Berriozar A, Ibarra A, Txantrea, Getxo, Baigorri eta Sokarri A Lesakarrek beraien multzoko tiraldi guztiak irabazi zituzten igandean Berriozarren, 7 puntu eskuratuz. Ondotik sailkatu ziren Baigorri (6 puntu), Sokarri (5 puntu), Ibarra (4 puntu), Txantrea (3 puntu), Berriozar (2 puntu) eta Getxo (puntu 1). B multzoan Ñapurrak nagusitu zen (7 puntu), bigarren postuan berdindu egin zuten Berriozar eta Ibarrak (5,5 puntu), Txantreak 4 puntu, Muruetak 3 puntu eta Antsoain eta Ustaritzek ere berdindu egin zuten (1,5 puntu).
Lehen jardunaldi honen ondotik, kategoria hauetako bigarren jardunaldia abenduaren 3an jokatuko dute Ibarrako (Gipuzkoa) kiroldegian eta hirugarren eta azken jardunaldia abenduaren 17an Kortezubiko (Bizkaia) pilotalekuan.