Aimar Olaizolak eta Imazek 22-13 irabazi zieten Ezkurdia eta Zabaletari eta frontoia egiten lanean aritu zen Bixente Fagoagak bota zuen hasierako txapa
EPELen ezkuz binakako pilota txapelketa nagusiko lehen partida 75 urte bete berri dituen Berako Eztegara pilotalekuan jokatu zuten azaroaren 24an. Aimar Olaizola goizuetarrak eta Imazek 22-13 irabazi zieten Ezkurdia eta Zabalaletari. Lehenbiziko partidan, bi beratar izan ziren aurrez aurre. Ander Errandonea eta Tolosak 22-19 irabazi zieten Retegi Bi eta Iñigo Martinez-i. Partida nagusia hasi aitzinetik, ohorezko aurreskua dantzatu zuten Gure Txokoako dantzariek eta Eztegarako pilotalekuko obretan lan aritu zirenen artean bizi den bakarrak, Bixente Fagoagak bota zuen hasierako sakea erabakitzeko txapa. Rosa eta Totono Errandonea anai-arrebek Berako pilotaren historiari buruzko argazki erakusketa ere ikusgai izan zen frontoiko ostatuan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.