Emakumezkoetan hamar talde lehiatuko dira kategoria honetan: lesakarrekin batera, Badaiotz, Txantrea B, Ibarra A eta Antsoain izanen dira A multzoan eta Txantrea A, Ibarra B, Bizindar, Ustaritz eta Berriozar B multzoan.
Gizonezkoetan hamalau talde lehiatuko dira 300 kilokoan: Beti Gazterekin batera, Berriozar A, Ibarra A, Txantrea, Getxo, Baigorri eta Sokarri A multzoan eta Murueta, Berriozar B, Ibarra B, Kaskallueta, Antsoain, Ustaritz eta Ñapurrak B multzoan.
Lehen jardunaldi honen ondotik, kategoria hauetako bigarren jardunaldia abenduaren 3an jokatuko dute Ibarrako (Gipuzkoa) kiroldegian eta hirugarren eta azken jardunaldia abenduaren 17an Kortezubiko (Bizkaia) pilotalekuan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!