Santa Zezilia eguna kalejiran ospatuko dute gaur Berako musikariek

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 24a, 08:57
Berako abesbatzak Queimadaren Kofradiaren ospakizunean kantatuko du aurten ere.

Berako Abesbatza, adinekoen abesbatza eta musika banda ibiliko dira Altzate karrikan pintxo-potean eta Xugan afalduko dute

Azaroaren 22an Santa Zezilia eguna ospatu zen, musikarien eguna eta aitzaki horrekin, Berako abesbatza, adinekoen abesbatza eta musika bada Altzate karrikan barna ibiliko da ortzirale arratsean, pintxo-potearekin batera. Ondotik, Xugan afalduko dute.

 

Bertze aldetik, ohiturari eutsiz, Queimadaren Kofradiako urteko ospakizunean parte hartuko du Berako Abesbatzak abenduko lehen igandean. 24. edizioa dute kofradiakoek eta guztietan parte hartu du abesbatzak.  Abenduaren 3an, 12:30ean  Donostiako udaletxean abestuko dute, kofradiako kide berrien izendapenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun