Pintura erakusketaren inguruan, akordeoi kontzertua izanen da Igantzin, azaroaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 24a, 10:24
Azaroaren 25ean, 17:30ean, izanen da akordeoi kontzertua. Argazkian, Elizondko akordeolari taldea zuzentzen duen Miguel Iparragirre.

Irisarri Landeko 'Artea bizitzeko eta amets egiteko' margo erakusketaren inguruan Miguel Iparragirreren kontzertua izanen da azaroaren 25ean, 17:30ean.

Azaroaren 4an ireki zuten 'Artea bizitzeko eta amets egiteko' erakusketa Ana Marín, Pedro Sanz, Javier Sagarzazu, Lesagibel, Juan Carlos Pikabea eta Iñigo Manterola margolari eta eskultoreek, eta abenduaren 10era arte egonen da zabalik (baita abenduan lehen asteko jai egunetan ere). Astelehenetik ostegunera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; ortziraletan 14:00etatik 18:00etara; eta larunbat zein igandetan 10:00etatik 18:00etara daude sei artisten lanak ikusgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun