Azaroaren 24an, ortziralean 20:00etan akordeoilariek, abesbatzak eta musika bandak eta azaroaren 25ean, larunbatean 18:00etan txistulariek eta trikitilariek kontzertuak eskainiko dituzte Harriondoa Kultur Etxean.
Eguna behar bezala borobiltzeko, 14 urtetik goitiko musikariek afaria izanen dute larunbat horretan Kasinoan eta 13 urtetik beheitikoek luntxa Arranon.
Azaroaren 22an, Lesakako Musika Eskolako ikasleek bere emanaldia eskaini zuten Harriondoan.