Zortzi bikotek parte hartu dute Beti Gazte elkarteak feria egun bezperan antolatuako lehian
Azken urteetako ohiturari eutsiz, Lesakako Beti Gazte elkarteak, Udalaren laguntzaz ajoarriero lehiaketa antolatu du feria bezperan. Zortzi bikote aritu ziren eta horien artean, Idoia Telletxeak eta Paula Garciak (Bakailu Kuisine) lortu zuten lehen saria. Bigarren postua Jesus Mari Etxepare eta Vicente Seisdedosek eskuratu zuten eta hirugarrena Mertxe Etxepare eta Egoitz Telletxea ama-semeek (Bortzirietako Gorriak). Epaimahaia Maria Jesus Errazkin, Pepita Zubillaga, Felisa Taberna etaTxiku Anzizarrek osatu zuten eta sari banaketan, Jose Luis Sunsundegi Beti Gazteko presidente aeta Jose Luis Etxegarai Lesakako alkatea izan ziren.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.