Oibarko Aritza abesbatzak kontzertua eskainiko du azaroaren 25ean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 23a, 07:04

Aritza abesbatzak emanaldia eskainiko du Arantzak, Fernando Otanoren zuzendaritzapean.

Fernando Otano­ren zuzendaritzapean ariko dira

Dagoeneko Arantzan ezaguna den Fernando Otano (Txamukos taldeko abeslaria) gurean izanen dugu azaroaren 25ean, berak zuzentzen duen Oibarko Aritza abesbatzak kontzertua eskainiko baitu eskolako gimnasioan, larunbatean 19:30ean hasita. Udalak antolatu du eta sarrera dohainik izanen da.

 

Historia luzea duen abesbatza da Aritza, herriko nahiz inguruetako kultur ekitaldietan maiz parte hartzen duena. Baina hondarreko urteetan, Euskal Herrian ez ezik, espainiar estatuan ere kontzertuak eskaini izandu ditu, baita Sahararen eta Kamerunen aldeko elkartasun kontzertuak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun