Nafarroako Parlamentuak eredugarritzat jo du Berako Ricardo Baroja eskolako jantokiaren kudeaketa

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 22a, 16:36

Berako eskolako jantokian erabiltzen dituzten produktuen %95a bertakoa da.

Juan Manuel Aranibar, jantokia kudeatzen duen Fundazioko kideak funtzionamendua azaldu zuen azaroaren 21ean Iruñean

Berako Ricardo Baroja eskolako jantokiaren kudeaketaren nondik norakoak Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordearen aitzinean azaldu zituzten azaroaren 21ean, eta Nafarroako bertze herrietarako eredugarria dela adierazi zuten alderdi politikoetako ordezkariek. 

 

Podemos-Ahal Dugu taldeak gonbidatuta, Juan Manuel Aranibar Berako eskolako jantokia kudeatzen duen fundazioko kideak azaldu zuen eskolako jantokiaren funtzionamendua. Duela hamar urte sortu zuten fundazioa, eta gisa berean, jantokian bertako produktuak eta osasuntsuak kontsumitzearen aldeko apustua egin zuten. Proiektu hark eskolako gurasoen %95aren babesa izan zuen. Gaur egun, zortzi langile dira jantokian eta Aranibarrek azaldu zuenez, «erabiltzen ditugun produktuen %95a bertakoa da».

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun