Momentu latzak, oroitzapen gozoak
Hasiera gehienei berezko zaien bezala, lehendabiziko egunak «zailak» izan ziren, «gorputza kilometroak eta kilometroak asfaltoan ibiltzera ohitu arte, jendeak gaizki pasatu zuen». Gainera, «azpiegi-tura aldetik balia-bideak eskasak» ziren: hainbat he-rritan kiroldegiak prestatuak izanagatik, maiz, ez zegoen tokirik: «beraz, herrietara hurbildu ahala bilatzen genituen jateko eta lo egiteko xokoak».
Nekatuta edo logale garenean, edonon ohatze errana gertutik bizi izan zuten. Adibidez, «Aranda de Duerora ailegatu ginen egunean 42 kilometro egin genituen, eta egun horretan ez ginen deustarako gai, afaldu gabe, etzan eta lo gelditu ginen». Edozerrekin konformatzen ziren, «ukuiluetan, oilo artean ere lo egin genuen». Momentu «gogorrak» bizi izanagatik, oroitzapen «onak» gelditu zaizkiola erran digu.
Elkartasuna
Herriz herri jasotako babesa, eta bereziki, Madrilen «lehertu» zen manifestaldiko momentua azpimarratu nahi izan du. Estatu osoko langileekin eta elkartasuna adieraztera joandako herritarrekin bat egitea «izugarria» izan zen: «Bizkaitik, Asturiastik eta Lesakatik joan ziren autobusak, herritik, adibidez, sei joan ziren».
Helburuak eta egindako bidea
Azken helburua, «Europatik zetorren berregituraketa, 10.000 lanpostu zuzenen de-sagerpena eraginen zuena, saihestu eta enpresak plan industriala garatzea» zen. Aitzinetik «grebak eta manifestaldi ttikiak eginez» ez zuten «deus» lortu: «enpresak erretiroak ardatz zituen bertzelako planak» egin zituen, baina horiek «ez ziren guk eskatzen genituen plan industrialak». Nahiz eta azken helburu hori hankamotz gelditu, «fabrika itxi eta jendea kaleratu baitzen», ezin erran daiteke borrokak baliorik izan ez zuenik: «borroka guztiek dute beren emaitza». Eginiko mobilizazioak «kaleratzeen baldin-tzak hobetzeko» balio izan zuen. Orain, hogeita bortz urteren ondotik, «helburuen lorpenetan sartu gabe, oroimen historikoa» egin dute. Joan ziren langileak elkartuz, «kinka larrian zegoen industria indartsu hark biziarazi zizkigun egoerak eta horren ondorio izan ziren mobilizazioak oroitarazteko» tarte bat hartu dute. Horrela, bide batez, «garaiko prentsatik moztutako zatiak, komunikatuak, sindikatuen txartelak, argazkiak... ikusiz edota gaian aditua den Xabier Barrutiaren hitzaldia entzunez» gertakaria «ezagutazi» nahi izan dute.