Berako Mik estudioan, Xabier Erkiziarekin eta Maikel eta Luca Rulloren laguntzaz grabatutako diska aurkeztuko dute. Iñigo Irazokik Berako Atala Estudioan masterizatu du diska 2017ko irailean. Xabier Erkiziak parte hartu du produkzioan, ahotsetan eta bertze soinuetan eta Joseba Irazoki, Maikel, Iñigo Irazoki, Ibai Gogortza eta Iñigo Telletxea beratarrek ere eskua bota dute diska egiterakoan.