Gizonezkoetan, Berriozar eta Antsoain sailkatu ziren lesakarren gibeletik. Beti Gazteko talde txapeldunean Karmelo Mitxelena, Beñat Ordoki, Mikel Apeztegia, Beñardo Iantzi, Unai Gurrutxaga, Agoitz Altzugarai, Iñigo Altzugarai eta Eneko Saldias aritu ziren tiran, Joxe Angel Mitxelena erakusle zutela.
Txapelketa mistoan, Beti Gazteren gibeletik, Berriozar Ak eta Berriozar Bk osatu zuten podiuma.
Talde mistoan, berriz, Joxe Angel Mitxelena, Aitziber Goienetxe, Kristine Txoperena, Mikel Apeztegia, Oihana Mindegia, Alejo Sarobe, Virginia Goienetxe eta Gerardo Telletxea aritu ziren Beti Gazterekin, Karmele Pikabea erakusle zutela.
Honela, jokoan paratu diren lau txapeletatik hiru jantzi ditu Beti Gaztek, gizonezkoen 640 eta 600 kilokoak eta mistoa. Emakumezkoetan, 6x6 txapelketan, berriz, Txantrea izan zen txapeldun, Berriozar txapeldun orde eta Beti Gazte hirugarren.