'Artea bizitzeko eta amets egiteko' erakusketara bisita gidatua izanen da Igantzin

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 17a, 10:53
Ana Mari Marin, Juan Carlos Picabea eta Pedro Lanz izanen dira gidari

Lanak, Irisarri Jauregian, azaroaren 4tik abenduaren 10era bitarte daude ikusgai eta azaroaren 19an, igandean, eginen dute bisita gidatua

Bisita gidatua azaroaren 19an, 11:30ean eginen dute eta horren ardatza azaroaren 4an irekitako 'Artea bizitzeko eta amets egiteko' erakusketa izanen da, eta Ana Mari Marin, Juan Carlos Pikabea eta Pedro Lanzek gidatuko dute. Artista horien lanak ez ezik, bertze hirurenak ere biltzen ditu erakusketak: Javier Sagarzazu, Iñigo Manterola eta Lesagibel eskultorearenak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun