Bortzirietako Bertso eskolak saioa eskainiko du Lesakako Zahar Etxean azaroaren 18an

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 16a, 15:48

Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga Basurde elkartean kantari joan den larunbatean.

Larunbat arratsaldeko 5etan hasita ariko dira ikasleak

Bortzirietako Bertso Eskolak antolatuta, Lesakako Andra Mari Zahar Etxean bertso saioa eskainiko dute ikasleek azaroaren 18an, larunbatean 17:00etan. Bertzetik, joan den larunbatean Basurde elkartean ospatu zen bertso gaztain jatea arrakastatsua izan zen. Elkartea ttiki gelditu zen Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagaren bertsoak aditzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun