'Aurkitu irtenbidea zure kontsumo gatazkei' hitzaldia eta mahai-ingurua eginen dute Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 17a, 10:53

Azaroaren 21ean, asteartean 18:00etan izanen da Beralandetan

Nafarroako Gobernuaren Kontsumo Sailak antolatu eta sustatuta, Iratxe Elkarteak, Nafarroako Kontsumitzaileen Elkarteak, kontsumoaren inguruko hitzaldia eskainiko du Beran. Azaroaren 21ean, asteartean, izanen da, 18:00etan, Beralandetan. Bertzeak bertze, argiak eta gasak, telefoniak, aseguruak, bankuak, etxebizitzak, bidaiek, merkataritzak... sortzen dituzten kontsumo-gatazkak izanen dira hitzaldiaren ardatz. Ondotik, mahai-ingurua eginen dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun